Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Bilboko elkarretaratzean

2010eko azaroaren 9a
13:45
Entzun
Atzo bezala, hainbat lagun kalera atera da gaur Euskal Herrian Mendebaldeko Sahararen alde eta Marokoren aurka. Bilbon, kasu, elkarretaratzea egin dute Errekalde kalean Marokoren kontsulatuaren aurrean -PSEren egoitza ere hantxe da-, eta bilkura hasi bezain pronto Ertzaintzak esan die bukatzeko. Tentsio uneak izan dira, elkarretaratzeko kide batzuek aurrera egin dute eta istiluak gertatu dira. Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu: gizonezko bat eta emakumezko bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.