Ertzaintzak dio identifikatu duela Durangoko atentatuaren egileetako bat

2007ko irailaren 25a
13:50
Entzun
Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, identifikatu du Durangon (Bizkaia) Guardia Zibilaren kasernaren kontra joan den abuztuaren 24an bonba-auto bidez atentatua egin zuen egileetako bat: Arkaitz Goikoetxea Basabe (Barakaldo, Bizkaia; 27 urte).

Seat Ibiza autoan utzitako arrastoei esker identifikatu dute, Ertzaintzaren arabera. Ihes egiteko erabili zuten auto hura, eta Zornotzan (Bizkaia) lehertarazi egin zuten.

2000an bi aldiz atxilotu zuten Goikoetxea, kale erasoetan parte hartu zuelakoan. 2001ean Espainiako Auzitegi Nazionalak deitu zuen, baina ez zen azaldu.

ETAk bere gain hartu zuen Durangoko atentatua. Kalte material handiak eragin zituen erasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.