Ertzaintzak euskal presoen aldeko pankarta bat kendu du Bilboko Alde Zaharrean, gaur goizean. Barne Sailak jakitera eman duenez, gaur goizaldean deia jaso du pankarta horren berri emanez eta goizeko hamaikak eta laurden aldera patruila batek kendu egin du. La Torre kaleko aldamio batetik zintzilik zegoen, Barrenkale Barrena karrikaren ondoan.
Gaur goizean bertan ere Dignidad y Justicia elkarteko presidente Daniel Porterok pankarta hau kentzeko eskaria aurkeztu du Espainiako Auzitegi Nazionalean.
34 presoren argazkiak agertzen ziren bertan eta tartean Harriet Iragi eta Jon Igor Solanarenak zeuden. Iragi eta Solana Luis Portero fiskala hil zutelakoan zigortu zituen Auzitegi Nazionalak. Haren semea da Daniel Portero.
Pankarta paratu dutenek bere aita "umiliatu" egin dutela erran du Porterok eta Ertzaintzari pankarta kentzeko eskatu dio. Horrez gain, eskegita zegoen aldamioko lanen enpresako arduradunek deklara dezaten ere eskatu du.
Ertzaintzak euskal presoen aldeko pankarta kendu du Bilboko Alde Zaharrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu