Ertzaintzak Gaizka Gañan atxilotu du gaur goizean Santurtzin (Bizkaia), kale erasoetan parte hartu izan duelakoan. Hori leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta sei hilabeteko zigorra jarria dio, eta Ertzaintza lehengo astean haren bila joan zen. Ez zegoen etxean orduan.
Ertzaintzak berak Haimar Hidalgo atxilotu zuen aurreko astean Getxon (Bizkaia), auzi beragatik.
Biek aurrez urtebete egin zuten espetxean.
Ertzaintzak gazte bat atzeman du Santurtzin, zigorra bete dezan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu