Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gaur goizean Javier Concejo bilbotarra atxilotu du Sestaon (Bizkaia) eta 'herriko taberna' inguratu du. Arratsaldean aldegin dute handik.
Hauteskunde kanpainako furgonetan zihoala atzeman dute Concejo, D3Mren aldeko boto paperak-eta zituztelakoan. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak D3M baliogabetua du eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak haren jarduerak etetea erabakia du.
Atzo, berriz, Ertzaintzak hiru gazte identifikatu zuen Bilbon, arrazoi bera egotzita.
Ertzaintzak Sestaon lagun bat atxilotu eta 'herriko taberna' inguratu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu