Ertzaintzako sindikatuek —ELA, ERNE, CCOO, UGT eta SiPEk— elkarretaratzea egingo dute bihar Gasteizen, Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Protesta horren bidez, Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak "gizarteari esandako gezurrak" salatu nahi dituztela adierazi dute.
Herrera mendateko tiroketaren ostean, ondoeza sortu da ertzainen artean, behar besteko segurtasun neurririk hartzeko aukerarik ez dutela iruditzen zaielako. Balza sailburuak gezurtatu egin zuen hori hala dela.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariari berriz, "Balzaren jarreraren inguruan gogoeta" egin dezala eskatu diote Ertzaintzako sindikatuek.
Euskal Herriko gatazka
Ertzaintzako sindikatuek elkarretaratzea egingo dute bihar, "Balzaren gezurrak salatzeko"
Beren segurtasuna ez dela behar beste zaintzen uste dute ertzainek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu