Abiadura Handiko Trena (AHT) egin ahal izateko lurren desjabetze aktak sinatu dituzte gaur Iurretako (Bizkaia) udaletxean eremu horietako jabeek, eta Ertzaintzaren babesa behar izan dute, AHTren kontrako hainbat lagun protesta ekimena egiten ari zirelako. Herri batzuetan desjabetze akten sinatze ekitaldiak bertan behera utzi behar izan dituzte protestengatik.
Udaletxe atarian babes hesia jarri dute gaur ertzainek, goizeko bederatziak aldera. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, ez da liskarrik izan, "bultzakadaren bat kenduta".
AHT Gelditu! =lDurangoko Elkarlanak==http://www.durangokoelkarlana.info/2008/12/17/poliziaren-babespean-sinatu-dituzte-iurretako-aktak/
=l esan du ertzainek "bultzakada batzuk" eman dituztela, "eta pare ordu bat geroago pertsona bat identifikatu dute udaletxearen inguruan, protesta amaitu denean".
Espainiako Tren Azpiegituretako administratzaileak (Adif) deituta joan dira AHT pasatuko litzatekeen lurretako jabeak aktak izenpetzera; 70 bat lurjabe zeuden deituta.
Biharko Durangokoak (Bizkaia) deitu ditu, baita Iurretako batzuk ere. AHT Gelditu! Durangoko Elkarlanak dioenez, "Durangoko Udalak ez ditu, oraingoz, aktak sinatuko, herritik pasatuko den biaduktuari buruz negoziatzen ari baita Adifekin eta, beraz, atzeratu egin dute akta sinatzea. Ondorioz, Durangoko beste desjabetuek Iurretako udaletxean sinatuko dituzte euren desjabetzeak. Zer proiektu seriotan gertatzen da halakorik? Zelan deitu dituzte lurjabeak aktak sinatzera oraindik trazatuaren inguruan eztabaidatzen dabiltzanean?".
Bihar 9:00etan "lapurreten" aurkako protesta egingo dute Iurretako udaletxean.
Ertzaintzaren babesari esker sinatu dituzte Iurretan AHTko lurren desjabetze aktak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu