"Esku-hartzerik eta indarkeriarik gabe garatu behar da prozesu demokratikoa" ezker abertzalearen arabera

2009ko azaroaren 14a
20:49
Entzun
Ezker abertzaleak Altsasuko kultur etxean (Nafarroa) prentsaurrekoa eskaini du gaur eta "prozesu demokratikoa esku-hartzerik eta erabateko indarkeriarik gabe garatu" behar dela nabarmendu du. Itziar Lopategi ezker abertzaleko kideak adierazi du helburu hori "soilik bitarteko politikoak eta demokratikoak erabilita" lortuko dutela.



Lopategik gaineratu du, ziur daudela haien helburuen bila bideratutako estrategia politikoak aurrerapenak ekarriko dituela "aipatutako prozesu demokratikoa sustatuz eta parte-hartzea bultzatuta". Gaurko agerralidan independentistak direla eta estatua eraikitzeko "ziklo aldaketa beharrezkoa" dela berretsi dute.



Ekitaldi horretan, Rufi Etxeberriak, Itziar Aizpuruak, Tasio Erkiziak, Floren Aoizek, Antxon Morcillok, Iñigo Iruinek, Marian Beitialarrangoitiak, Marine Pueyok eta beste hainbat lagunek parte hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.