nternet bidez elkarri bidali dizkieten mezuak iturri gisa aipatuz The Guardian egunkariak zabaldu duenez, Erresuma Batuko eskuin muturreko taldeak eta hooliganak musulmanen kontrako erasoak prestatzen ari dira, Londresko atentatuengatik "mendekua hartzeko". Egunkari horretan diotenez, meskitei eraso egin nahi diete, eta musulmanek Londresen egiten dituzten ospakizunak kaltetu.
Egunkariak zabaldu duenez, hooliganek "momentuz futboleko taldeez ahaztu eta denek batera musulmanei aurre egiteaz" hitz egiten dute, interneteko mezuetan. West Ham, Millwall, Crystal Palace eta Arsenaleko hooliganak dabiltza batu eta musulmanei erasotzekotan.
Eskuin muturreko taldeak, berriz, manifestazioak prestatzen ari direla diote, eta horietako lehena bihar bertan izan daitekeela uste dute.
Gainera, zenbait meskitatan bonba mehatxuak jaso dituzte, Londresko atentatuen ondotik.
Sarrakia londresen
Eskuin muturreko taldeak eta 'hooliganak' musulmanen kontrako erasoak prestatzen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu