Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur jakinarazi du 30.000 milioi euro bideratuko dituztela "enpresak eta herritarrak finantzatzeko", eta beste 20.000 milioi ere erabil ditzaketela. Diru hori banketxeen esku utziko du, ondoren enpresek eta herritarrek maileguak eskuratzeko erraztasunak izan ahal izateko asmoz.
Atzo Europako Batasuneko Ekonomia ministroek izandako bileraren ondorioz hartu du Espainiak neurri hori, Zapaterok esan duenez.
Ostiraleko Ministroen Kontseiluak onartuko du egitasmo hori Espainiako Gobernuak, eta ondoren emango dien horren berri eragileei.
Espainiak 30.000 milioi euro bideratuko ditu "enpresak eta herritarrak finantzatzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu