Espainiak BPGren % 6,4ko defizita izango du aurten, Europako Batzordearen arabera

2012ko maiatzaren 11
12:20
Entzun

Espainiak BPGren % 6,4ko defizita izango du aurten eta % 6,3koa 2013an, Europar Batzordeak jakinarazi dituen datuen arabera; hortaz, Gobernuak ez ditu defizitaren helburuak beteko —aurten % 5,3koa izan beharko luke eta %3koa datorren urtean—.

Batzordeak aurrikusi duenez, Espainiako ekonomiak % 1,8 egingo du atzera aurten eta 2013 atzeraldian jarraituko du. Batzordeak ez ditu autonomia erkidegoek hartuko dituzten neurriak kontuan hartu. Aurreikuspen berriek aurreko otsailean irudikatutakoa okertzen dute; orduan, aurten Espainiako ekonomiak % 1 atzera egingo zuela iragarri zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.