Bilboko Aste Nagusiko egun handia da gaurkoa. Hori dela eta, banderak jartzen dituzte Udaletxeko balkoian. Ekitaldi polemikoa izaten da, Bilboko hainbat sektorek kontrakoa eskatu arren, Espainiakoa ere jarri egiten baitute udal arduradunek.
Hala, goizeko zortzietan lau bandera jarri dituzte udaltzainek balkoian: Bilbokoa, ikurriña, Europakoa eta Espainiakoa. Hogei minutuz egon dira eskegita, eta, ondoren, kendu egin dituzte.
Garai batean istilu handiak izaten ziren Espainiako bandera jartzen zutela-eta. Azken urteetan, ordea, ez da halakorik gertatu; gaur ere ez. Izan ere, iskanbila horiek saihestearren bezperan ikurriñari omenaldia egitea erabaki zuten konpartsek.
Aurrerago aipatu bezala, hainbat sektore dira Udalari Espainiako ikurra ez jartzeko eskatzen dioten sektoreak. Esate baterako, autodeterminazioaren aldeko manifestazioaren antolatzaileek eskaera horixe egin zioten beste batzuren artean Bilboko Udalari.
Espainiako bandera ere eskegi dute Bilboko Udaletxeko balkoitik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu