Erreakzioak

Espainiako bandera erretzearen kontra justiziak izan duen azkartasuna azpimarratu du Michavilak

2003ko abuztuaren 11
15:56
Entzun
Espainiako Justizia ministro Jose Maria Michavilak atzoko manifestazioan bandera erretzearen kontra justiziak izan duen azkartasuna azpimarratu du gaur. "Gaizkile horiei legearen pisua eroriko zaie", adierazi du Michavilak. Efe agentziak esan duenez, Justizia ministroa, manifestazioan gertatu zena jakin bezain laster, Jesus Cardenal fiskalarengana zuzendu zen manifestazioko ekintzen egileen kontrako jarduera hasteko. Jesus Cardenalek"terrorismoaren apologia" eta Espainiari iraina izan dela adierazi du.Michavilla "terrorismoaren" kontrako legea berritu izanaz poztu da, "Zuzenbide Estatuak horrelako delituak ez baititu zigorgabe uzten", adierazi du Justizia ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.