Espainiako Barne Ministerioak plan bat aurkeztu zuen duela hilabete

2012ko ekainaren 2a
13:02
Entzun

 

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak apirilaren azkenean presoen "gizarteratze" programa kaleratu zuen. Planean parte hartu ahal izateko, presoak indarkeriari uko egin diola eta "erakunde kriminaleko" kide izateari utzi diola erakutsi beharko du. Presoek biktima "zuzenei" barkamena eskatzeko aukera izango dute, betiere biktimak nahi badu.

Ezker abertzaleak eta Herrira mugimenduak txarretsi egin zuten programa, presoei baldintzak dizkielakoan. Haien eskubide denak betetzeko eskatu zuten.

Barne Ministerioaren planean aurreikusitako beste neurri batzuk jaso ahal izateko —Euskal Herriko espetxeetara gerturatzea, adibidez—, "legezko beste betebehar batzuk" exijituko dizkiete presoei.

Programa jarraitzea "borondatekoa eta indibiduala" izango da, idatziak dioenez. Parte hartzea erabakitzen duten presoek eskolak jasoko dituzte "bizikidetzarako balioen" inguruan, eta lana aurkitzeko laguntza jasoko dute, aske geratzen direnerako. Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeak izango dira plan hori ezartzen lehenak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.