Espainiako ereserkiari txistuak Mestallan, TVE1en "giza akatsa", horko Kirolako zuzendaria bidali dute...

2009ko maiatzaren 14a
13:23
Entzun
Sortu du hizpiderik atzo gauean Mestallan jo zuten Espainiako ereserkiak. Batetik, Athleticeko eta Bartzelonako milaka eta milaka jarraitzailek txistu egin zuten ereserkiaren unean, Espainiako erregea palkoan zela. Oso nabarmena izan zen protesta.

Bestetik, TVE1ek une hori ez zuen jaso emanaldian; Bilboko kaleetako irudiak bota zituen -ETB1ek, aldiz, himnoa jo zuteneko irudiak bota zituen zuzenean-. TVE1ek prentsa oharrean agertu du bere lan taldearen "giza akatsa" izan zela eta horregatik ez zuela ereserkiaren unea eman. TVEk Julian Reyes Kirola saileko zuzendaria kargutik kendu du gaur, ereserkiaren unea zuzenean ez botatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.