Espainiako Fiskaltzak ez duela EHAKren kontra egiteko frogarik berretsi du Conde Pumpidok

2005eko apirilaren 13a
14:17
Entzun
Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok berretsi egin du Fiskaltzak ez duela EHAKren zerrenden kontra inpugnazioa jartzeko "frogarik", eta beraz, ez duela horrelakorik egingo dio. Espainiako Fiskaltza eta Estatu abokatua ondorio berdinetara iritsi direla azpimarratu du, biek bide desberdinak egin arren. PPk Fiskaltzari helarazi dion EHAKren inguruko txostena "interesgarria" dela esan du, baina, gaineratu duenez, han bitzen diren "frogak" Fiskaltzak ezagutzen zituen, eta ez dira nahikoak.

PPk bidalitako txostenean jasotzen diren "frogak" Espainiako Fiskaltzak ere ezagutzen zituela esan du Conde Pumpidok, baina, gaineratu duenez, "froga" horiek ez dira nahikoa Espainiako Auzitegi Konstituzionalak zerrendak horiek baliogabetzeko.

Zerrendak inpugnatzeko behar besteko "froga" dutenean, inork inpugnatzeko esan gabe egingo dutela argi utzi nahi izan du Pumpidok, baina bien bitartean ezin dutela ezer egin dio. "Frogen" bila jarraitzen dutela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.