Espainiako Gobernua presoak prozesua baldintzatzeko erabiltzen ari dela salatu du Batasunak

2006ko abuztuaren 30a
14:55
Entzun
Jone GoirizelaiaBatasuneko Mahaia Nazionaleko kideak salatu duenez,Espainiako Gobernuak "xantaia" egiten die euskal preso politikoei, eta, gainera, haien eskubideak urratzen ditu. Xantaia horren bidez Madrilek prozesua baldintzatu nahi duela erantsi du.

Gose greban 24. eguna bete duen Iñaki De Juana Chaosen askapena eskatzeko Bilbon gaur izandako prentsa agerraldian parte hartu du Jone Goirizelaiak. “Jokabide zehatzak” eskatu die euskal alderdiei, bai presoen egoera hobetzeko, bai Batasunak politikan normal parte hartu ahal izan dezan.

Orobat, euskal presoen inguruan hartutako erabakiek “izaera politikoa” dutela berretsi du Goirizelaiak. Gainera, Espainiako Estatuak berezko dituen legeak bere apetara aldatzen dituela, eta ez dituela errespetatzen adierazi du. Horregatik guztiagatik Iñaki De Juana askatzeko exijitu du. Euskal presoen oinarrizko eskubideak errespetatu behar direla azpimarratu du Goirizelaiak:“beste guztia xantaia eta probokazioa da”.

Bestalde, EAJko kide batzuen adierazpenak itxurazaletzat jo ditu, eta espetxe politikan aldaketak eman behar direla esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.