Espainiako Gobernuak gaurko bileran onartu du 1,9 milioi euro bideratzea Somalian arrantza egiten duten atunontzietako segurtasun pribatuari ordaintzeko. Horietako gehienak euskal ontziak dira. Espainiako Gobernuak adierazi du gehienez ere gastuaren laurdena hartuko duela bere gain; beste laurdena Jaurlaritzak ordainduko du, eta gainerakoa enpresek.
Atalanta operazioaren balantzea eginda, Madrilgo gobernuak adierazi du zazpi hilabetean ustezko 1.000 pirata baino gehiago atxilotu dituztela.
Espainiako Gobernuak 1,9 milioi bideratuko ditu segurtasun zaindariei pagatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu