Espainiako Gobernuak "atxilotzen eta torturatzen jarraitzen" duela salatu du ezker abertzaleak

2011ko otsailaren 26a
16:31
Entzun
Gaur arratsaldean ekitaldia dago deituta Gasteizen, 19:00etan, euskal gazteri independentistaren kriminalizazioa salatzeko. Goizean Aitor Bezares ezker abertzaleko kideak Espainiako Gobernuaren jarduna salatu du, eta ezker abertzaleak bere "estrategia berritua" abian jarri zuenetik "atxiloketak eta torturak" ez direla eten esan du, "euskal gazteriarekin batik bat". Aste honetan Izpuran itxialdia burutu duten gazteak bisitatzen izan dela esan du Bezaresek, eta besarkada bat bidali die. Ezker abertzaleak euskal presoen hurbilketa eskatzeko antolatu duen ekitaldian parte hartu du Bezaresek; Pablo Gorostiaga Laudioko alkate ohia ere gogoratu dute. Bezaresek ekitaldi horretan esan du ezker abertzaleak sinesgarritasuna berreskuratu duela bai euskal gizartearen aurrean baitan nazioartean ere. "Euskal Herria sujetu nazional moduan onartuko den prozesuarekiko itxaropena pizten ari gara" adierazi du Bezaresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.