Espainiako Gobernuak bankuen hirugarren erreskate sorta iragarri du

2012ko ekainaren 8a
14:22
Entzun

Espainiako Gobernuko Ekonomia ministerioak iragarri du Espainiako bankuek hirugarren erreskate sorta izango dutela. Erakunde independenteak egiten ari diren ikuskaritza amaitzean hasiko litzateke hirugarren erreskate sorta.

Ikuskatzaileen txostenaren emaitzak Espainiako Bankuak aztertuko ditu. Txosten horretan zehaztuko dituzte Espainiako Bankuek zenbateko kapitala behar duten euren egoera onbideratzeko.

Azken emaitzen berri uztailaren 31n emango dute. Txostenaren nondik norakoak jakin arte erreskaterik ez eskatzeko gomendioa egin dio Europak Espainiari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.