Espainiako Gobernuak berarekin negoziatzeari uko egitea ez dela onargarria nabarmendu du Ibarretxek

2007ko azaroaren 19a
16:32
Entzun
ETArekin negoziagai izan dituen gai beren inguruan Espainiako Gobernuak berarekin ez negoziatzea ez dela onargarria adierazi du gaur Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak; hots, Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernutik jasotako negoziaziorako ukoa ez duela onartzen.

Bakegintzan herritarren parte-hartzea bultzatzeko Jaurlaritzak abian jarritako Konpondu egitasmoaren balantze ekitaldian egin ditu adierazpen horiek.

Ibarretxek erantsi du bakegintzan eta normalizazio politikoan aurrera egiteko ekimenak mahai gainean jartzeko garaia dela, "indarkeriarik ezean, elkarrizketan eta demokrazia parte-hartzailean oinarritutako ekimenak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.