Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuaren presidenteorde eta bozeramaileak esan du "ETA bukatzeko bide poliziala" erabili behar dela, eta erakunde armatuarekin hitz egiteko "inolako aukerarik ez dagoelako.
Gobernua ETArekin "zorrotza" izango da, De la Vegak adierazi duenez, eta "atsedenik hartu gabe" ariko dira haren kontra. "ETAk ez dauka ezer egiterik, bataila galdua duelako. Aukera bat egon zen, baliatu egin zen, eta ETAk hautsi egin zuen".
EAE-ANV "zaintzen" ari direla ere esan du, "legea bete bezan". Gobernuaren ustez hori egiten ez badu, "zantzu txikiena" topatzen dutenean haren kontra egingo dutela adierazi du exekutiboaren presidenteordeak.
Espainiako Gobernuak bide polizialaren aldeko apustua egin du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu