Euskal Herrian AHT egiten dabiltzan enpresetakoa da Ferrovial Agroman eta, gaur ETAk haren egoitzaren aurrean bonba-furgoneta leherrarazi duen arren, Magdalena Alvarez Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak adierazi du ez dituztela etengo lan horiek. "Atentatuak ez dio eragingo inolako proiekturi", esan du Alvarezek, Marokon.
"Euskal Herriak, bere barnean ez ezik, Espainiarekin eta Frantziarekin ahal den garraio azpiegiturarik onenak izateko beharrean segituko dugu".
Espainiako Gobernuak dio AHTko lanekin segituko dutela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu