Elena Salgado Espainiako Gobernuko Administrazio Publikoetako ministroak esan du "Zapaterok ahal duenean" bilduko direla Ibarretxe eta Espainiako gobernuburua. "Zapaterok jarriko du eguna".
Moncloan gaur 8:30ean jaso dute gutuna, eta adierazi dute "laster" deituko diotela Ibarretxeri, eguna jartzeko.
Jaurlaritzak igande honetan bildu nahiko luke, Espainiako presidentea Barakaldora (Bizkaia) etorriko delako PSE-EEren festa batera. "Presidentearen agenda, baina, ez da hainbeste baldintzatu behar", adierazi du Salgadok.
Halaber, gogoratu nahi izan du Espainiako presidentea bildu izan dela Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin, eta berriro biltzeko asmoa agertu duela.
Espainiako Gobernuak dio jaso duela gutuna baina "Zapaterok ahal duenean" bilduko direla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu