Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak 19:15ak aldera egin du Abertzale Sozialisten Batasunari (ASB) buruzko lehen balorazioa, haren estatutuak irakurri ostean, eta Espainiako Fiskaltzari alderdi hura ikertzeko eskatu dio eta Estatuko Abokatuari, berriz, ASBk Batasunarekin zer harreman izan dezakeen txostena egiteko.
Izan ere, hiru eragozpen ikusi ditu Barne Ministerioak ASB premiaz aztertu ondotik. Batetik, alderdia erregistratu duten lagunek aurrez legez kanpo utzitako alderdi edo erakundeekin harremana dutela dio. Bigarrenik, ASBk izen aldetik antzekotasuna duela Batasuna eta Herri Batasuna legez kanpo utzitako alderdiekin, eta Espainiako Alderdien Legeak antzekotasunik ez izatea eskatzen duela. Eta, hirugarrenik, ASBren estatutuetan ez dela garbi jartzen Batasunaren ondorengoa ez denik.
Espainiako Gobernuak hainbat eragozpen ikusi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu