Espainiako Gobernuak "nahi zuena" eman dio ETAri PPren ustez
Espainiako Kongresuan PPren bozeramaileEduardo Zaplanaren ustez, Espainiako Gobernuak "nahi zuena" eman dio ETAri. Bere ustez, "mundu guztiak daki" Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok "ETArekin negoziatu nahi duela". Horretarako PPrekin "hautsi" behar izan zuela eta gainera "biktimak gutxietsi" dituztela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu