EAJko bozeramaile Joseba Egibarrek azaldu duenez Espainiako Gobernuak bi aukera ditu, eztabaidari eta negoziazioari "ateak irekitzea edo ixtea". Bere ustez, "une honetan PPren eta PSOEren jarrera demokrazia ariketa bat egitetik oso urrun dago eta eztabaidaren zein negoziazioaren kontra agertu dira etengabe".
Euskal Herriko alderdi politikoen arteko mahaia eratzearen aukerari buruz galdetu diote Egibarri hedabideetakoek eta "ideia interesgarria" iruditzen zitzaiola esan du. Aitortu du Estatutu Berrirako Proposamena ez dela "gatazka konpontzeko dagoen giltza bakarra". Eztabaida alde anitzaren formula "baliogarria" dela esan du eta gatazka konpontzeko sortzen den horrelako mahai batean EAJ parte hartzeko prest dagoela baieztatu du.
Espainiako Gobernuak negoziazioari "ateak ireki edo itxi" auketu behar duela nabarmendu du Egibarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu