Espainiako Gobernuaren "azpijokoa" salatu du Izquierda Unidak

2013ko irailaren 27a
12:38
Entzun

Juan Antonio Gomez Pacheco eta Jesus Muñecas Aguilar frankismoko bi poliziak atxilotzeko Argentinak emandako agindua atzerarazi egin zuten Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak, Cayo Lara Izquierda Unidako koordinatzaileak salatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaile "egokiagoa" aukeratzea izan dute helburu, eta auzia Fernando Andreuk hartzea. Nazioarteko zuzenbidean aditutzat jotzen du Cayo Larak.

"Fiskaltzak 48 orduz geldiarazi zuen bi polizien atxiloketa agindua Pablo Ruz epaileari emateko", jakinarazi du Twiter bidez. "Fernando Andreu saihestu nahi zuten". Gazan Israelek egindako eraso bat edota Indiako ozeanoan piraten ekintza bat ikertu ditu Andreuk, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.