Espainiako Kongresuko Mahaiak baztertu egin ditu EAJ eta ERCk herrien autodeterminazio eskubidea eskatuz konstituzioaren erreforma proposamenari egindako zuzenketak.
Guztira 24 izan dira aurkeztutako zuzenketak eta horietatik sei ez tramitatzea erabaki du Kongresuko Mahaiak. IU-ICVk aurkeztutako proposamena eta UPyDk egindakoa ere ez ditu onartu.