Arratsaldeko 19:00etarako Angel Berroetaren hilketa salatzeko manifestazioa antolatu du Iruñean amnistriaren aldeko mugimenduak, baina Espainiako Poliziak indarrez eragotzi du protesta ekitaldi hori aurrera eramatea.
19:00etarako ehunka lagun bildu dira Iratxeko beilatokiaren atarian; hots, Berroetaren gorpua dagoen lekuan, eta hilketa jazo den tokitik gertu. Abiatu nahi izan dutenean, ordea, Polizia gogor oldartu zaie eta sakabanatu egin ditu. Istiluak ari dira gertatzen Iruñeko Donibane auzoan.
Hilketa Iruñean
Espainiako Polizia gogor oldartu zaie Berroetaren hilketa salatzeko manifestazioa egin nahi zutenei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu