Tiroketa Iruñean

Espainiako Polizia oldartu egin zaie Berroetaren hilketa salatzeko elkartu direnei

Istiluak gertatzen ari dira Martin Azpilikueta kalean

2004ko martxoaren 13a
16:07
Entzun
Arratsaldeko ordubietan Espainiako Poliziako kide batek Angel Berroeta tirokatu duela jakin denetik, iskanbilak gertatzen ari dira Iruñeko Martin Azpilikuetan kalean; hots, hilketa gertatu den lekuan.

Hain zuzen ere, tiroketaren albistea zabaldu den heinean, jendea elkartzen joan da okindegiaren atarian hilketa salatu eta Berroeta omentzeko asmoz. Hasieratik, tira-bira handiak izan dituzte gertakarien lekua zaintzen dauden Espainiako Poliziako kideekin. Gogorrenak, arratsaldeko lauak aldera: bi gazte okindegiaren atarian xingola beltza zuen ikurrina paratzen saiatu dira, Poliziak kendu egin du, eta, gainera, indarrez sakabanatu du inguruan bildutako jendea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.