Espainiaren arrisku saria 500 puntura heldu da

2012ko ekainaren 11
13:34
Entzun

Espainiaren arrisku sariak oinarrizko 468,20 puntutan hasi du gaur eguna, baina 13:10ean 500 puntura heldu da berriro. Ostiralean 489 puntutan amaitu zuen eguna, beraz, 20 puntu inguru jaitsi da arrisku saria Espainiak erreskatea eskatzeko asmoa iragarri ondoren.

Espainiak larunbatean erreskatea eskatuko duela jakinarazi zuen. 100.000 milioi euro izango dira gehienez, finantza erakundeek behar dituzten 40.000 milioi euroak gehi 60.000 milioi euroko "segurtasun tartea".

Madrilgo Ibex 35 -ak %5,17ko igoerarekin hasi du eguna, 6.898,9 puntura helduz.

Eurotaldeak ez du erabat baztertu diruaren truke murrizketa gehiago eskatzea. Finantza erakundeentzako erreskatea izango da, etxegintzako eta etxegintzatik kanpoko maileguen babesa eta funts hornidurak egin ahal izateko.

Nazioarteko Diru Funtsaren txostenak dio kapital premia dutela finantza erakundeen %30ek. Egoera okerrenean 37.000 milioi euro beharko lituzkete. Diruaren %80 jada estatuaren laguntzak jaso dituzten bankuentzat litzateke.

Grezia, Irlanda eta Portugalen ondotik, erreskatatuko duten laugarren herrialdea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.