"Espainiaren batasuna sendotu eta bermatzeko" ituna sinatzea proposatuko dio PPk Zapaterori

2005eko urtarrilaren 4a
14:08
Entzun
Alderdi Popularreko idazkari orokor Mariano Raxoik "Espainiaren batasuna sendotzeko eta bermatzeko" itun bat sinatzea proposatuko dio Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori. PPk jakitera eman duenez, proposamena datozen egunetan egingo diote. "Ibarretxeren Planari erantzun bat eman behar zaio. Espainiako herritarren elkarbizitza oztopatzen du Planak, eta ezin dugu onartu. Egoera honi aurre egiteko orduan, Gobernuak gure laguntza osoa izango du", azpimarratu du PPko komunikazio arduradun Gabriel Elorriagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.