Espainiaren "identitate krisia nabarmena da", LABen arabera

2007ko urriaren 12a
15:48
Entzun
Espainiaren bateratzearen inguruan egun hauetan egiten ari diren deialdiek haren "identitate krisia nabarmentzen dute", Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkariordeak jakinarazi duenez. Bilbon deituta zegoen kontzentrazioaren aurretik egin ditu adierazpenok, eta Euskal Herriko langile guztiak deitu ditu Hispanitate Egunean jai ez egiteko.

Gasteizen egindako elkarretaratzean, 50 bat lagun bildu dira Jaiegun iraingarririk ez, lan egutegi propioaren alde lelopean. Donostian 150 bat pertsona elkartu dira eskubide berberak aldarrikatuz; Rafa Diez LABen idazkari nagusia bertan izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.