1975ean, Hassan II.a Marokoko erregeak aginduta, 350.000 lagun joan ziren Mendebaldeko Saharara -Espainiaren menpe zegoen-. Martxa berdea izena jarri zioten ekimenari.
1976an Marokok okupatu egin zuen Mendebaldeko Sahara, Espainiak berau utzi ostean. Aljeriaren eta Marokoren arteko borrokak izan ziren han eta, azkenean, Marokoren eta Mauritaniaren kontrolpean geratu zen lurraldea.
Fronte Polisarioa lehenago sortu zuten -1973an-, eta Mendebaldeko Sahara estatu independente bihur dadin aldarrikatzen du.
Espainiaren menpekoa izan zen Mendebaldeko Sahara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu