Errauste plantaren eraikuntza geldiaraztea du helburu Gipuzkoa Zutiken kanaldiak. Gairen inguruko informazioa zabaltzen eta eztabaida sustatzen ari dira horretarako. Nolanahi ere, ez da hori mahai gainean jarri duten gai bakarra.
Egunez eguneko kanpaldia kalean eta baimenik gabe egineak, espazio publikoaren erabileraren inguruko eztabaida ere piztu du. Hala jaso zuen Maialen Unanuek, erreportaje mamitsuan. Eneko Goia Donostiako alkateak baimena eskatu beharra azpimarratu zuen Hodei Iruretagoienak egindako elkarrizketan. Eta hainbat iritzi emalek hitz egin dute gaiaz, adibidez, Kattalin Minerrek.