Espero baino baxuago amaitu dezake Euriborrak urtea
Euriborrak espero zena baino maila txikiagoan amaitu dezake 2010. urtea. Adituek %1,55ean kokatzen zuten interesa tasa abendua amaitzean, baina orain artekoari erreparatuta litekeena da ez iristea. Une honetan %1,533an dago Euriborra, eta hilabeteko bataz bestekoa, %1,528a da. Azaroa, ordea, %1,54ean amaitu zuen, eta datozen asteetan ere joera bera mantentzea espero da, nahiz eta tarteka igoera txikiak izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu