Presoak

Espetxe politika aldatzea "premiazkoa, beharrezkoa eta atzeraezina" dela iritzi dio Jaurlaritzak

2006ko martxoaren 3a
16:11
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Espainaiko espetxe politika berehala aldatu behar dela adierazi du Roberto Saizen Portugaleteko presoaren heriotzaren berri jakin duenean. Agiri baten bitartez elkartasuna adierazi dio Jaurlaritzak Saizen familiari eta euskal gizarteari orokorrean. Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak irakurri du agiria: "Espetxe politika batek ezin du harro sentitu horrelako egoerak gertatzen direnean eta presoak kartzelatan hiltzen direnean".

Hori dela eta Jaurlaritzaren ustez, "premiazkoa, beharrezkoa eta atzeraezina" da espetxe politika aldatzea. Espetxe politika hau bideratzeko beharrezko neurriak hartzea beharrezkoa dela iritzi dio. Jaurlaritzak azpimarratu du, espetxe politikaren helburuak bergizarteratzea eta zigorren murrizketa izan behar dutela beti.

Egoera honen aurrean lasaitasunerako deia egin du Azkaratek eta burua hotz mantentzeko beharra nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.