Espetxe politikaren aldaketa "prozesuaren aurreko" baldintza izan beharko litzatekeela uste du Balzak

2006ko abenduaren 19a
12:07
Entzun
Zapateroren eta Raxoiren arteko bilerak prozesuari ekarpenik egitea ez du espero Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Prozesua "serioa eta sakonera" handikoa dela azpimarratu du, eta begirada laburrek ez dutela balio.

Konponbide prozesua sendotzeko lehenengo urratsa Espainiako Gobernuak espetxe politika aldatzea izan beharko litzateke, Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren iduriko. "Gure iritzian, espetxe politika humanitarioago eta malguago bateranzko aldaketa prozesuaren aurrekoa izan beharko litzateke", azpimarratu du SER irrati katean egin dioten elkarrizketan.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak eta Mariano Raxoi PPko buruzagi nagusiak egingo duten bileraren harira, batzar horrek prozesuari ekarpenik egitea ez du espero Balzak. Izan ere, PPk "betikoari" eutsiko diola uste du; hots, prozesua oztopatzeko jarrerari.

Bilera hori tarteko dela, Kataluniako La Vanguardia egunkariak gaur kaleratu du Zapaterok ETArenarmak uzteko borondatae egiaztatu duela esango diola Raxoiri. Balzak horri buruzko ezer zehatzik ez dakiela agertu du, baina prozesuaren inguruan itxaropentsu agertu da: prozesu "serio eta sakona" dela iritzi dio, epe laburreko begiradek ez dutela balio, eta ez duela itxitzat, hautsitzat eta baztertutzat ematen "justukontrara", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.