Espetxeratzea "beste urrats errepresibo bat" dela salatu du Askatasunak

2007ko irailaren 11
19:22
Entzun
Askatasuna erakundeak salatu egin du Juan Mari Olano kartzelaratzeko erabakia, eta hura "lehenbailehen aska dezatela" exijitu du. "Urrats errepresibo berriak iragarri zizkiguten, eta igandean Ertzaintzak Donostian egin zuen sarraskia edo Olanoren espetxeratzea dira, besteak beste, urrats horiek", esan du ohar baten bidez Askatasunak.

"Amnistiaren bidean indarrak bildu eta errepresioaren aurrean harresiak eraikitzeko garaia" dela dio Askatasunak. "Horretarako ezinbestekoa da antolatzen jarraitzea, mobilizatzen jarraitzea". Azkeneko 30 urteak horretan dabiltzala gogoratu du, "herri honen aurkako errepresioa agerrarazi eta salatzen, gatazkaren izaera politikoa erakutsi eta konponbide politiko bat aldarrikatzen", eta kolpeak jaso arren, "errepresioa bide antzua" dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.