Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza espetxeratu egin dituzte behin-behinean, eta baliteke astelehenean eramatea epailearen aurrera. Biak atzo atzeman zituzten, Jose Mari Sagardui Gatza presoaren aldeko ekitaldiagatik egunotan Espainiako Auzitegi Nazionalean egin duten epaiketara ez azaltzeagatik.
Etxaburuk eta Enparantzak asteartean jakinarazi zuten epaiketara euren borondatez ez zirela joango, beraien eskubideak eta presoenak behin eta berriz urratzen direla iritzita. Ondorioz, haiek atxilotzeko agindua eman zuen Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak, asteazkenean epaiketa hasi eta segituan.
Etxaburu atzo eraman zuten epailearen aurrera eta honek espetxeratzeko agindua eman zuen. Enparantza gaur goizean eraman dute eta gauza bera agindu du epaileak. Konfiantzako abokatua Enparantzarekin egoten saiatu da Auzitegi Nazionalean, baina ez diote utzi, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur esan duenez.
Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza kartzelan sartu dituzte behin-behinean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu