Espetxe legediak badituela heriotza hori sahiesteko bideak uste du Jaurlaritzako Barne sailburuak, eta horiek erabiltzeko deia egin du. Preso donostiarrari ezarritako zigorra "gehiegizkoa" dela uste du. 93. eguna du gaurkoa De Juanak gose greban.
"Estatu demokratiko batek ezin du mehatxu delitu posible baten zigor itxuraz gehiegizkoak egoera hau sor dezan utzi", esan du bart Balzak Radio Euskadiko Ganbara saioan.
Espainiako espetxe legediak badituela De Juanaren heriotza sahiesteko bideak erantsi du, eta horiek aplikatzearen alde agertu: "espetxe politikak eskaintzen dituen mekanismo guztiak erabili behar dira De Juanaren bizitza salbatzeko".
"Estatu demokratiko batek" ezin duela De Juana hiltzen utzi iritzi dio Balzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu