Esteban Batista pibota fitxatu dute hiru urterako
Atzo gauean jakin zen Baskoniak Esteban Batista pibota hiru urterako fitxatu duela. 26 urte ditu, eta 2,08 da luze. Orain arte Fuenlabradaren ikurra izan da, baina diru arazoak tarteko, saltzeko beharra izan dute. Uruguaiarra da baina hil honen bukaeran espainiar herritartasuna jasoko du. Berarekin Tiago Splitterrek utzitako hutsunea behin betiko bete nahi du Dusko Ivanovic entrenatzaileak. Zehazki, taldearen maila eta jokoaren intentsitatea handitzeko gai den jokalaria dela esan du Ivanovicek. ACBko bigarren jokalari baloratuena da, San Emeterioren ondotik. Igandean Lagun Aroren aurka jokatzeko moduan izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu