ETA euskal auziari ez heltzeko aitzakia gisa erabiltzea ez dela zilegi dio EAJren txosten politikoak

2007ko irailaren 12a
17:19
Entzun
Joan den astelehenean "aho batez" onartu zuen EBBk (EAJren zuzendaritzak) datozen 4 urteetarako ildo politikoak ezartzen dituen txostena. Lehendabizi afiliatuen artean banatu ondoren, gaur plazaratu du 40 orriko txostena.

Egunotan aurreratu den bezala, normalizazio politikoaren bilaketa, eta hartarako tresna gisa erabakitze eskubidea eta herri galdeketa dira txostenaren ardatz nagusiak. Hala, galdeketa bultzatzeko konpromisoa hartzen dute jeltzaleek; zehatzago, "askataskunean erabakitzeko eskubidea bermatzeko akordioa" bultzatzekoa.

Izan ere, normalizazio politikoaz ari direnean "Euskal Herriaren subjektu politiko gisa onartzeaz eta erabakimen libreaz" ari direla zehaztu dute: "Ondorioz, euskal herritarren erabakitze eskubidea errespetatzeaz, herri gisa beren etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki ahal izan dezaten".

Dena den, asmo horiek gauzatzeko urrats eta data zehatzik ez dute jarri. Hala ere, ETAk ezin duela gai horri ez heltzeko aitzakia izan esaten du beste pasarte batean. "ETA indarrean den bitartean ezin zaiola euskal auziari heldu dioen argudio faltsua ezin dugu onartu, Estatuaren aitzakia politiko bat baino baita euskal nazioaren existentzia ez onartzeko".

Txosten politikoa gazteleraz soilik plazaratu du EAJk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.