Bakeak ez duela “prezio politikorik” adierazi du PSE-EEk, eta ETAk xantaia eta mehatxu egiten jarraitu arren, “demokraziak ez duela amore emango”. ETAk eztabaida politikoan ez duela lekurik nabarmendu du PSE-EEk, eginbehar hori “alderdi politikoei eta instituzioei” dagokielako.
Eztabaida politikoan parte hartu nahi duenak, “legalitatearen joku arauak errespetatu beharko ditu”, azpimarratu du PSE-EEk. Alderdi sozialistak lanean jarraituko duela gaineratu du, eta ez dituela bere printzipioak aldatuko.
ETAk ez duela eztabaida politikoa baldintzatuko esan du PSEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu