ETAk indarkeriarekin jarraitzen badu "ezker abertzale politiko guztia" espetxeratzeko asmoa du PSOEk , Egibarren iduriko

2008ko apirilaren 8a
13:34
Entzun
ETAk indarkeria bertan behera utzi ezean, Espainiako Gobernuak eta PSOEk gogor jokatzeko asmoa dutela uste du Joseba Egibar EAJko GBBko lehendakariak; ETArekin berarekinez ezik, baita haren inguruko ezker abertzale politiko guztiarekin ere.

Halaber, Estrategia horretan kokatu du Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak atzo indargabetutzat jo izana ETArekin elkarrizketatzea zilegi egiten zuen Kongresuaren ebazpena; ETAri eta ezker abertzaleari igorritako mezua dela uste du: "ETAri zuzenean esateko, 'zuk indarkeriarekin jarraitzen baduzu, zure inguruan dagoen ezker abertzale politiko guzti hori espetxeratua izango da'. Esperatxe bidean zeuden asko, espetxean daude hainbat eta hainbat, eta etorkizunera begira mundu instituzionalean edo politika egin ahal izateko zailtasunak guztiak jarriko dizkiete, ANVri, EHAKri, edo dena delako siglari. Mezu horrekin gu ez gatoz bat", esan du Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.

Bestalde, EAJko diputatuek gaurko inbestidura saioan zein boto emango dutenerabakitzeke dagoela agertu du Egibarrek, eta Zapateroren hitzaldiaren eta ondorengo debatearen arabera erabakiko dutela agertu du. Baiezko edo ezezko botoa ematea, dena den, zail ikusten du: "Baldin eta gauza larriren bat esango ez balu, ezezkoa emateko ez daukagu aldez aurretiko erabakirik hartuta. Parte hartuko dugu debatean eta debateak emango digu neurria".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.