ETAko bi kidek kontrol batetik ihes egin dute Frantzian, Poliziaren arabera

2006ko abenduaren 20a
16:34
Entzun
Gers departamenduan (Frantzia), Nogarotik hurbil, gertatu bide da ihesa. Polizia iturrien arabera, pistolekin mehatxu egin diete jendarmeei eta hala lortu dute alde egitea.

Poliziako iturriek emandako datuen arabera, bart goizaldean jendarmeek errutinazko kontrol bat zeukaten jarrita Gers departamenduan, Nogarotik hurbil. 03:45 aldera, Renault Kangoo furgoneta bat hurbildu da kontrola zegoen tokira, eta kontrola ikustean buelta emateko saioa egin du. Hortaz ohartuta jendarme bat ibilgailura hurbildu da, eta barruan zihoazen bi lagunetako batek pistolarekin mehatxu egin die.

Furgonarekin alde egitea lortu dute, baina handik hurbil utzi dute ibilgailua eurek oinez alde egiteko. Aipatutako iturrien arabera, bi lagunetako batek auto bat geraraztea lortu du, eta gidaria bera Nogaroraino eramatera behartu du pistolarekin mehatxu eginez. Beste pertsonaren berririk ez dute.

Poliziaren arabera, ETAko kideak ziren kontroletik ihes egin dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.