Javier Balza Herrizaingo sailburuak ETAren agiria gaitzetsi du gaur. ETAren argudioak herritarrentzat "ulertezinak" direla ere esan du. Bilbon, EAJko beste zenbait buruzagirekin eman duen prentsaurrekoan adierazi duenez, ETA "GRAPOren antza" hartzen ari da.
ATH herritar gehienek nahi duten proiektua dela dio, "modernotasuna eta aurrerabidea delako gizartearentzat", eta ETAk dioenak ez duela eraginik izango euren jokamoldean. Balzaren esanetan, herritarrek ez dute ulertzen ez ETAk Inazio Uria hil izana eta ezta "hedabideak mehatxatzea ere, mundu guztiak adierazpen askatasuna nahi duen garaiotan".
"ETAren aurkako borrokan guztion artean egiten dugun lan onari eutsi behar diogu, hauteskunde kanpainan batez ere", gaineratu du.
ETAren argudioak herritarrentzat "ulertezinak" direla dio Balzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu