ETAren armagabetzea "boikotatu" nahi dutela salatu dute nazioarteko begiraleek

2016ko azaroaren 5a
18:38
Entzun

ETAren armagabetze ordenatua ekiditea helburu duen "gerra estrategia". Halaxe deskribatu du nazioarteko begirale taldeak gaur Azkainen egindako polizia operazioa. "Mezua argia da. ETAri hauxe esaten diote: "Ez bakarrik ez dugu negoziatuko, baizik eta suntsitu egingo zaituztegu"", gaitzetsi du Alberto Spektorowskik, Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak. Publico egunkariari eskainitako elkarrizketan.

Haren iritziz, ETAk "amore ematea" bilatzen du Espainiako Gobernuak, eta testuinguru horretan koku behar da Mikel Irastorzaren atxiloketa. "Haientzat euskaldunek bake prozesuan egindako edozein eskaera entzute hutsa atzera egitea da". Bide horretan, Spektorowskik iragarri du halako operazioak ugaritzeko eskatuko diola Espainiak Frantziari, armagabetzea oztopatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.