Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak bere blogean erantzun dio Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak Konpondu.net webgunearen bidez zabaldu duen mezuari, eta "zentzugabekeria izugarritzat" jo du. Izan ere, Ibarretxek ETAren atentatuak eta "Zuzenbide Estatuaren jarduna" parekatu dituela uste du Lopezek eta hori onartezina dela. Ibarretxek ETAren indarkeria ez ezik, "bultzada politikodun" epaiak ere kritikatu ditu.
"Zentzugabekeria eta bidegabekeria da hilketak Zuzenbide Estatuaren Justizia Auzitegien epai irmoekin parekatzea. Zentzugabekeria eta bidegabekeria da hiltzaileak ekintza legal eta demokratikoekin parekatzea. Zentzugabekeria eta bidegabekeria biktimak eta borreroak maila berean jartzea, hiltzaileak legezko ekintzekin", dio bere blogean.
ETAren atentatuak eta epaiak parean jartzen dituela iritzita, Ibarretxeren mezua "zentzugabekeria izugarria" dela dio Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu